Nafarroako ikastolek 50 urte betetzen dituzte eta hori ospatu egin nahi dugu. Mende erdi bat Iruñeko Uxue ikastolak bidea urratu zuenetik. Hiriburuko ekimenari jarraituz, lurraldeko beste hainbat tokitan ere ikastolak sortzen hasi ziren. Horren ondorioa da gaur egungo ikastolen sarea: 15 ikastola, 6.400 ikasle, 4.200 familia eta 600 profesional baino gehiago.
Gure historia –eta istorioak- gogoratu nahi ditugu, aberasgarria baita atzera begiratzea, nondik gatozen ikusteko eta nora joan nahi dugun hausnartzeko.
Nafarroako Ikastolen Elkartetik guztiok elkarrekin 50.urteurren hau ospatzera animatzen zaituztegu. Horretarako pedagogia, kultura eta kirol munduko hainbat ekintza antolatu ditugu. Jarduera hauek azaroaren 7tik 24ra bitarte izango dira.




· ANDRA MARI IKASTOLA
· ARANGOITI IKASTOLA
· ARGIA IKASTOLA
· BAZTAN IKASTOLA
· ERENTZUN IKASTOLA
· GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA
· IBAIALDE IKASTOLA
· IÑIGO ARITZA IKASTOLA
· JASO IKASTOLA
· LABIAGA IKASTOLA
· LIZARRA IKASTOLA
· PAZ DE ZIGANDA IKASTOLA
· RINCÓN DEL CARMEN IKASTOLA
· SAN FERMIN IKASTOLA
· TANTIRUMAIRU IKASTOLA
NOR GARA

IKASTOLAK