top of page

ISLANDIA 1615: GARTZIAREN ISTORIOA

400 urte igaro dira 32 euskal bale arrantzale Islandian akabatuak izan zirenetik. Hainbat ekitaldi ospatu dira gertakari honen inguruan eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak ere baleazale hauek omendu nahi izan dit Tapio Koivukari idazle finlandiarrak idatzi eta Uruguain editatua izan den liburu honekin.

KIROL EKINTZAK (Lurra, ura eta haizea)

Haurren heziketaren parte da kirola ere, hori dela eta 50.urteurrenaren jai honetan ziklo martxa eta herri kirolak (azaroak 7), Euskal Herri mailako igeriketa txapelketa (azaroak 15) eta Ikaspilota eguna (azaroak 21) antolatu ditugu.  

GALA

Mende erdi bat ez da egunero ospatzen eta nafar gizarte osoari helarazi nahi diogu gure poztasuna. Azaroaren 19an Iruñeko Zentralean egingo dugun ekitaldia eskertze omenaldi eta etorkizunerako ditugun ilusioen islada izango da.

JARDUERAK

AMETSA EGIA

Mende erdiko historiak askorako ematen du eta Fermin Erbiti kazetariak ibilbide guzti honetako istorioak eta irudiak batu ditu liburu honetan. Ikastolen sorreratik hasi eta gaur egun arte ezinbestekoak izan diren hainbat lagunen testigantzak, datuak eta 350 argazkitik gora aurkituko ditugu bertan.  

PROIEKTU PEDAGOGIKOAK

Ikastola bakoitzeko ikasleek eginiko proiektu bana aurkeztuko du eta hau mahai inguru batean partekatuko dute azaroaren 18an, Iruñeko Condestable Jauregian. Parte hartuko duten adituen artean, J. Mari Goñi, J.Iñaki Etxezarreta, Josu Reparaz, eta Maite Goñi.

 

 

OSKORRIREN AGURRA

44 urteko ibilbidearen ondoren, Natxo de Felipe, Bixente Martínez, Anton Latxa eta enparauek “Hau da despedida” birari hasiera eman diote. Nafarroan, azaroaren 7an eskainiko dute azken kontzertua Nafarroako Ikastolen Elkartearen eskutik. Furra Furra eta Gora ta gora beti bezalako euskal kanta klasikoez gozatzeko aukera izango da bertan.

 

bottom of page